Gizarteari laguntza ematen diogu hezkuntzarako bideoak sortuz hezitzaileentzako eta familientzako (webgune honetan aurkituko dituzu). Bideo horietan, adingabeak interneteko, sare sozialetako eta mugikorretako arrisku berriez nola babestu azaltzen da (ziberbullyinga, online menpekotasunak, kontaktuak ezezagunekin, etab.). Bideo guzti horiek dohainik dira eta edonork ikus ditzake.
Laster
Segureskola teknologiaren bidezko soluzio integrala da. Helburua adingabeak babestea da interneteko, sare sozialetako eta mugikorretako arrisku digital berriez
Hezkuntza digitala eta berdintasunarekin konprometitutako ikastetxe zibersegurua
Konpromisua eta erantzukizun digitala
Segureskolaren zigiluak ikastetxeak urtero zibersegurtasunari buruzko auditoretza egiten duela bermatzen du. Konektatutako ingurune horretan, hezkuntza digitalarekiko, berdintasunarekiko eta elkarbizitzarekiko konpromisua errazten zaie ikasleei.
Segureskolak zera bermatzen die familiei eta instituzioei: ikastetxeak ekintza-protokoloak eta aurreratutako teknologia izango dituela egoera jakinak detektatzeko, hala nola, baztertutako ikasleak, ikasleen arteko tratu txarrak, gatazkak eta generoarekiko segregazioa ikasgeletan.
Inklusioa, genero-berdintasuna eta indarkeria-eza
Segureskolako ikastetxeek honako baloreak dituzte ardatz gisa eta ikasleen hezkuntzan aplikatzen dituzte:
Genero-berdintasuna, errespetua, aniztasuna, inklusioa, tolerantzia eta indarkeria-eza.
Segureskolako ikastetxeen familiak
Familiek aholkularitza eta laguntza dute hezkuntza-digitala efektiboa izateko.
Ikastetxeak informazio-saioak eskaintzen ditu eskola-ordutegitik kanpo. Horrela, gurasoek arrakala digitala itxi ahal izango dute euren seme-alabekin. Arriskuei aurre egiten ikasiko dute, eta euren erantzukizun digitalak ezagutuko dituzte.
Pertsonalizatutako orientazioaz gain, (nahi izanez gero) online formakuntza eta, familia arloan, gurasoen bitartekaritzarako gailuak.