Zer da cookiea?
Cookie bat zenbait webgunetara sartutakoan zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. Haien zeregina da webguneek bisitariaren edo haren ekipoaren gaineko informazioa gordetzea edo berreskuratzea, hala nola nabigazio-ohiturak, bestelako ezarpenak, eta bai –barruan zer-nolako informazioa daukaten eta erabiltzaileak nola erabiltzen duen bere ekipoa– erabiltzailearen identitatea. Besteak beste, nabigazioan zehar eta etorkizuneko bisitetan zein hizkuntza erabiltzen duen gogoratzeko ere balio dute.
Erabiltzailearen nabigatzaileak saioak irauten duen tartean soilik gordetzen ditu cookieak disko gogorrean. Oso gutxi okupatzen dute eta ez dute bisitariaren ordenagailua kaltetzen. Cookieek ez dute inolako informazio pertsonal espezifikorik gordetzen eta gehienak disko gogorretik ezabatzen dira nabigatzailearen saioa ixten denean.
Nabigatzaile gehienek estandar moduan onartzen dituzte cookieak, eta segurtasun-ezarpenen bitartez onartu edo baztertu egiten dituzte cookie tenporalak eta memorian gordetakoak.
Zergatik erabiltzen ditu cookieak Factor Sistemas?
Erabiltzaile modura nabigazioa hobetzeko erabiltzen dira cookieak; hortaz, tresna garrantzitsuak dira gure webguneak ondo funtzionatzeko. Beste helburu batzuen artean, nabigazioan zehar eta etorkizuneko bisitetan zein hizkuntza erabiltzen duen gogoratzeko erabil daitezke.
Zer informazio gordetzen du cookie batek?
Cookieek biltzen duten informazioa ez da arriskutsua erabiltzailearentzat; esaterako, ez ditu banketxeko datuak edo NAN zenbakia biltzen. Cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin baino ez daude lotuta, eta ez dituzte berez erabiltzaileen datu pertsonalak eskaintzen.
Zein cookie mota daude?
- Cookie teknikoak: Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari web-orri, plataforma edo aplikazioan zehar nabigatzeko eta web-orriak eskaintzen dituen aukera eta zerbitzuak erabiltzeko; adibidez, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
- Saioko cookieak: Saioak dirauen bitartean, datuak jasotzen eta gordetzen dituzte; erabiltzailea webgune baten zerbitzuetara sartzen laguntzeko, adibidez. Saioa bukatzen denean, ezabatu egiten dira.
- Pertsonalizatzeko cookieak: Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari zerbitzuan bere terminalean aurrez definitutako hainbat ezaugarrirekin edo erabiltzaileak berak definitutako ezaugarriekin sartzeko; adibidez, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile mota, eta zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa.
- Analisirako cookieak: Guk geuk edo hirugarren batek tratatuta, cookie hauek aukera ematen digute erabiltzaileak zenbatzeko, eta, hala, estatistikoki neurtzeko eta analizatzeko zenbatek eta nola erabiltzen duten eskainitako zerbitzu jakin bat. Webgune horien erabiltzaileen nabigazio profilak prestatzeko ere balio dute, erabiltzaileak zerbitzuaz nola baliatzen diren ikusita zerbitzuan hobekuntzak egiteko. Horretarako, erabiltzaileen nabigazio-profilak aztertzen dira, gure produktuen edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.
- Publizitate-cookieak: Guk geuk edo hirugarren batek tratatuta, cookie hauek aukera ematen digute web-orrian dauden publizitateguneen eskaintza ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko, iragarkiaren edukia eskatutako zerbitzuaren edukira edo gure web-orriaren erabilerara egokituta. Horretarako, erabiltzaileen nabigazio-ohiturak aztertzen dira, eta haien nabigazio-profilarekin lotutako publizitatea erakuts diezaiekegu.
- Portaerazko publizitate-cookieak: Cookie hauek aukera ematen digute editoreak web-orrian, aplikazioan edo plataforman (zerbitzua eskaintzen den euskarrian) txertatutako publizitateguneak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko. Erabiltzaileen nabigazio-ohituren behaketa jarraituaren bidez, erabiltzailearen portaerari buruzko informazioa gordetzen dute; horrela, erabiltzaile bakoitzarentzat profil beregaina garatzen da, eta mota bateko edo besteko publizitatea erakusten da profil horren arabera.
Zer dira cookie propioak eta hirugarrenen cookieak?
- Cookie propioak: Erabiltzaileari guk geuk kudeatutako ekipamendu edo domeinu batetik bidalitakoak
- Hirugarrenen cookieak: Kanpoko zerbitzu edo hornitzaileek sortutakoak; adibidez Facebook-ek, Twitter-ek eta Google-k.
Zein cookie mota erabiltzen ditugu webgune honetan?
Factor Sistemas-ren webguneak bere cookieak erabiltzen ditu; zehatzago esanda, saioko cookieak, erabiltzailea web-orri honetan nabigatzen ari den bitartean datuak biltegiratzen dituztenak.
Halaber, hirugarrenen cookieak ere erabili ditzake, webgunearen erabilerari buruzko informazioa jasotzeko (estatistikak egiteko) eta erabiltzailearen jarduerarekin eta Interneteko beste zerbitzu batzuekin erlazionatutako hainbat zerbitzu emateko.
Desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Nahi izanez gero, edozein momentutan egin diezaiokezu uko cookieek jasotako datuak edo informazioa tratatzeari, zure nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bitartez. Zure ekipamenduan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu (era orokorrean edo domeinu jakin baterako) edo ezabatu egin ditzakezu.
Hala ere, cookieak (horien funtzioaren arabera) blokeatzea erabakitzen baduzu, baliteke webguneko nabigazioa behar bezain ona ez izatea: funtzionaltasun batzuk desgaitu egin litezke, eta erreminta batzuk bistaratzea kaltetuta geratu.
Nabigatzaileen gaineko informazio gehiago izateko, sakatu: Firefox, Chrome,
Explorer, Safari Opera.
Webgune hau erabiltzeagatik, bisitariak espresuki onartzen du gorago adierazitako forman eta helburuekin bildutako informazioa tratatzea.
Era berean, aitortzen du aukera duela datuen edo informazioaren tratamenduari uko egiteko, cookieen erabilerari –nabigatzailean horretarako konfigurazio egokia aukeratuta– uko eginez. Edozein modutan, nabigatzailean cookieak blokeatzeak ekarri dezake webgunearen funtzionaltasun guztiek behar bezala ez funtzionatzea.
Cookie-politika honi buruzko zalantzak izanez gero, jarri zaitez harremanetan Idazkaritzarekin, info@factor-sistemas.com helbidera mezu bat bidalita.